XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Oso gogoko zuen elizatari
Minak eta Lucyk gela berean lo egiten zuten.
Gau batean, uztailaren bukaera aldera, Mina bapatean esnatu zen.
Lucy gelako atetik irteten ari zen, baina erabat lokartuta!
Minak ohera ekarri zuen laguna.
Lucy ez zen orduan esnatu, eta goizean ere ez zen ezertaz gogoratzen.
Abuztuaren 8an, eguraldia aldatu egin zen.
Hodei beltzek estali zuten zerua.
Airea astundu egin zen eta behelaino itxia sartu zen itsasoan.
Laster sortu zen ekaitza
Lucy oso izututa zegoen trumoi eta tximistengatik.
Leiho ondoan eserita egon zen gau osoan, itsasoari begira.
Goizerako dena bare-bare
Baina behelainoak itsas gainean jarraitzen zuen, eta itsasertzean untzi bat hondoratu
- Untzi ingelesa al zen?
Onik atera
- Untzia errusiarra zen -erantzun zion neskameak-.
Varna izeneko leku batetik zetorren.
Eta zerbait oso arraroa gertatu da, untzian ez baitzegoen inor, ez bizirik ez hilda!